2017 Hizlariak

Home / Hitzaldiak / 2017 Hizlariak


Foto LeireLEIRE PÉREZ
Foodtruckya.com-ren sortzailea eta food trucker-a Hambronetan

10 urte zituenetik, argi zuen hoteleko zuzendari izan nahi zuela, eta horrek bultzatuta ostalaritza eta enpresa turistikoen kudeaketa ikasi zuen. 4 urtez egin du lan Londresen, Accor eta Hilton hotel kateetan, besteak beste. Suitzako Lausannen dagoen École Hôtelièren MBA ikasketak egiten aurkitu zuen ekintzailetza eta, harrezkero, etengabe aritu da proiektuak martxan jartzen.

Hambroneta izan zen bere MBAren azken proiektua, eta Espainiako lehenengo food truck-etako bat zena, zeinak Kalitate turistikoko Q ziurtagiria zuen bakarra, orain catering-eko enpresa ezaguna da bere zerbitzu berritzaile eta pertsonalizatuengatik.

Leirek foodtruckya.com sortu zuen, Espainiako food truck-en lehenengo gida; leihatila bakarra zure food truck gogokoenak aurkitu eta haien erreserba egiteko, eta baita ekintzaile, hornitzaile, erosle eta saltzaileentzako ere. Azken finean, kalitatezko street food-a maite dutenentzako topagunea. Gainera, enpresa jardueraz gain, ekintzailetza eta marketineko irakaslea ere bada Bilboko Ostalaritza Goi-eskolan.


Asier Ruiz

ASIER RUIZ
BIOBAI

Asier Ruizek B2C merkatuei zuzendutako oinarri teknologikoko hainbat enpresa berritzaile sortzen lagundu du. Enpresen Administrazioan lizentziatu ondoren, urte askotan zehar egin zuen lan import/export sektoreetan, eta baita banaketa-sektorean eta logistikan ere. Urteak daramatza Deustuko Unibertsitatean klaseak ematen, eta gazteen artean ekintzailetza bultzatzen du.
Biobai oinarri teknologikoko enpresa da, zeinak ETEetako prozesuak errazten ditu kostuak murrizteko, denbora optimizatzeko, diru-sarrerak hobetzeko eta bezero zein merkatuak fidelizatzeko erantzunik onenak aurkitzeko.

Biobaien, ekintzaileentzat eta ETEentzat hazteko estrategia onenak bilatzen dituzte, softwarerik onena garatzen dute, hardware soluzio onenak inplementatzen dituzte, berrikuntzekin laguntzen dute, eta beste enpresa eta merkatuekin lankidetzan hazten laguntzen dute.


Foto Ana Lorenzo

ANA LORENZO LORENZO

ACFT- FOOD TRUCK-EN KATALUNIAKO ELKARTEA

Food Trucken Kataluniako Elkartearen Presidentea eta food trucker Food ‘n Roll-en.

Venezuelan, Suitzan eta Erresuma Batuan hezitakoa eta 20 urtez baino gehiagoz lanean ostalaritza kudeaketa eta zuzendaritzan, Anak, ezustekoan, Food’n Roll sortu zuen 2014ko urtarrilean; gurpil gaineko gastronomia proiektua, zeinaren egoitza nagusia Osonan eta Ekialdeko Vallèsen dagoen, eta zeinak Fine Street Food eskaintzen duen askotariko ekitaldietan.

Anak, gainera, food truck-engatik duen pasioa hainbat sektoretako enpresa-multzoen Presidentziaren Kudeaketa eta PArekin tartekatzen du.

2014Ko irailaren 9an, beste food trucker batzuekin batera, food truck-en Kataluniako elkartea sortu zuen, zeinaren presidentea den gaur egun. ACFTren Manifestuaren puntu batzuk dira:

  • Elkarrekin indartsuago gara
  • Ez ditugu ekitaldiak antolatzen, baina laguntzen dugu
  • Sormena bultzatzen dugu
  • Kalitate gastronomikoan sinesten dugu
  • Legean dagoen hutsunearekin bukatu eta Administrazioekin adostasun batera heldu nahi dugu

Foto JabotxaJABOTXA RODRIGUEZ
EUSKAL HERRIKO FOOD TRUCK ELKARTEA

Gaztetan itsaskilaria izan zen, eta arrain eta itsaski maiorista bihurtu zen 2009an, eta food truck-aren jarduerarekin tartekatu zuen jarduera hori 2013an. 2016an Euskal Herriko Food Truck Elkarte sortu berriaren presidente bihurtu zen.


Foto Angel GagoÁNGEL GAGO
BIZKAIKO OSTALARITZA ELKARTEA

1981ean Bizkaiko Ostalaritza Enpresarien Elkartean sartu zen entitatearen bozeramaile gisa eta, ondoren, Idazkari Orokor Betearazlea izendatu zuten. Erretiratu berri da eta haren ohorezko presidente bilakatu da. Erakunde honek Ostalaritza Sektore osoa bateratzen dituen jarduera guztiak hartzen ditu. Bizkaiko Ostalaritza Enpresarien Elkartea Bizkaiko sektorearen pisu ekonomikoaren % 80 ordezkatzen du, eta ostalaritza elkarteen barruan Estatuko entitate garrantzitsuena da.

Egun, besteak beste, adierazitakoaz gain, hurrengo karguak ere ditu:
– Hosting Hostelería, S.A.-ren Idazkaria eta Administratzailea (Bilboko Ostalaritzako Goi-eskola)
– Euskal Herriko Ostalaritza Federazioaren Idazkari Orokor Betearazlea (FHPV)
– Merkataritza Ganberaren Batzorde Betearazlearen Bokala, Bilboko Industria eta Nabigazioa Turismoko Batzordearen Presidentea.
– Ostalaritzako Espainiar Federazioko Batzorde Zuzendariko Bokala.

Hezkuntza arloan egin zuen ekarpen nabarmenena BILBOKO OSTALARITZA GOI-ESKOLAren sorrera izan zen (1991), non hezkuntza arloan eta arlo betearazlean erantzukizunak dituen. Hainbat libururen, ikerketen eta ostalaritza sektorearekin lotutako hitzaldi teknikoren egilea da eta harekin lotutako ohiko hizlaria ere.


Foto Alvaro M.ALVARO MATEOS
A. MATEOS AMANN & ASOCIADOS CONSULTING VETERINARIO

Hainbat elkarteko kidea, ziurtatutako hezitzailea. 1993An, “A. Mateos Amann & Asociados Consulting Veterinario” sortu zuen, zeinak Espainiako Elikadura Industriari aholkularitza zerbitzu orokorrak eskaintzen dizkio 1993az geroztik. Álvaro Mateosek hainbat lan argitaratu ditu.


Foto Jose MiguelJOSE MIGUEL GARCIA VIEJO
MONTESINOS VIEJO ASOCIADOS

Zuzenbidean lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Zientzia Politikoetan eta Nazioarteko Harremanetan diplomatua Kenteko Unibertsitatean, Jose Miguel gastronomia sektorean dago espezializatua (legeak eta araudiak).

Montesinos Viejo Asociado Street Food eta Food Trucks sektoreko Espainiako erreferentziako abokatuen eta gai publikoen enpresa da. Dagoeneko ehun enpresa baino gehiagori lagundu diete, ekintzaile txikietatik hasi eta ekitaldi eta komunikazioko agentzia handietara, elikadura joera berri horren bidean ekiten. Asociación Street Food Madrid delakoaren Zuzendaritza Batzordearen barruan daude, zeinaren presidente den Jose Miguel, eta sektoreari osotasuna emango dion araudi irekitze baten alde egiten dute lan. Iraultza gastronomikoa sortzen lagundu dute eta laguntzen jarraitzen dute, eta haren lege eta araudi guztiak ezagutzen dituzte.


Foto Jose SelaJOSE SELA
FELTMAN’S

Lizentziatua eta MBA Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan, finantza arloan nabarmenduta ESADEn, eta IESE Business Schoolen Zuzendaritza Garapen Programa egin duen Jose Selak Chief Hot Dog Lover gisa egiten du lan Feltman’s-en 2013az geroztik.

Feltman’s-ek bi jatetxe, lau corner eta food truck bat eta hainbat orgatxo ditu.


Foto CayetanoCAYETANO GÓMEZ
CALLEJEANDO FOOD FEST

Ingeniari informatikoa eta industriala Sevillako Unibertsitatean, bere hezkuntzan erabateko aldaketa gertatu zen hoteleko zuzendaritzan trebatzea erabaki zuenean. Lehenengo, Lausannen (Suitza) hasi zen ikasten eta, ondoren, Hotel enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzan graduondokoa ikasi zuen Sevillako Ostalaritza Eskolan. Egun Mentur Leisure & Tourism Consultingeko Managing Director da, Pura Tasca taldearen zuzendaria, La Cayejera food truck-aren CEOa, eta denbora ateratzen du Sevillako Callejeando Food Fest antolatzeko; ekitaldi hau 2015az geroztik ospatzen da, abangoardiako sukaldaritza demokratizatzeko asmoarekin, Guadalquivir ibai ertzeko musika ikuskizunekin batera.


Foto LucaLUCA LAZZARINI
BANCO MEDIOLANUM

Banco Mediolanum, etxeko aurrezkia kudeatzeko aholkularitzan espezializatutako jatorri italiarreko bankua, positibismoari gehitu zaio eta Luca Lazzarinik eskainitako hitzaldian finantzaziotik edo mailegutik urrutiratuko da bertara gerturatutako guztiei mundua komunikabideetan agertzen dena ez den beste modu batean ikusteko.


Foto BorjaBORJA BONILLA
FOODTRUCKYA

Ingeniari informatikoko ikasketak ditu eta ekintzaile bokazioa. Negozioak sortzeko proiektuetan aditua den honek, bide digitalak sustatzen ditu. 10 urtetik gorako esperientzia enpresentzako formula berrien garapenean. Espainian food truck mugimenduaren hazkuntzan eta profesionalizatzean sinesten duen hau Foodtruckya plataformaren sustatzaileetako bat bihurtu da, Estatu mailan food trucken lehenengo Gida


Foto Jose y BeatrizJOSE GAGO y BEATRIZ FERNANDEZ
COME Y CALLE

Jose, Bea eta Cristina hiru lagun dira, zeinak ekintzailetzari buruzko elkarrizketa baten ondoren, ekitaldi berritzaile eta euren hirian joera zen ekitaldiaren alde egitea erabaki zuten. Madril eta Bartzelonatik kanpo ospatuko zen bat izatearen zailtasuna kontuan hartuta, hamarna kamioi elkartu zituzten Leongo Come y Calle lehenengo edizioan.

Come y Calle azoka gastronomiko gisa jaio zen, non food truck formatua duten janari-proposamen onenen sailkapen zainduak elkartzen diren -kalitatezko kaleko janaria eta gurpil gainekoa-, objektuen azoka txikia eta vintage estetikarekin batera, eta hari lotuta beste hainbat ekintza eskaintzen dituzte: kontzertuak, dj-ak, dantza-erakustaldiak, haurrentzako tailerrak, sukaldaritza ikastaroak, bizikletak… Leonen 4 edizio egin ondoren, eta Galizian ere sartu ondoren, erreferentziako ekitaldia bihurtu da jai giroan eta arlo soziokulturalean. Egun, 6. ekitaldia ospatuko dute, non jasotako eskakizun guztiak ez diren sartzen, eta formatua beste lekuren batera zabaltzeko aukera ari diren aztertzen.


Foto SantiagoSANTIAGO SALGUEIRO LAGO
LA PEPITA BURGER

Ostalaritza enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa ikasi zuen Santiago de Compostelan, 1996 eta 2001 bitartean. Hotelen eta jatetxeen hainbat katetako hainbat lanpostutan aritu zen lanean, bai atzerrian bai Espainian, 2001 eta 2012 bitartean. 2004an, bere emaztearekin batera, urte sabatikoa hartu zuen, motxilak gainean jarri eta munduari eman zioten itzulia. Orduan hasi ziren street food-a gertutik ezagutzen eta hari buruzko informazioa biltzen.

2012an ireki zuten Vigoko La Pepita lehenengo lokala, premium hanburgesetan espezializatutako jatetxea. Janari azkarrari eta kalitate txikikoari lotuta dagoen platera duin bihurtzen saiatu ziren han. Mahaira zerbitzatzen hasi ziren, eta osagai onenekin hasi ziren lanean, eguneko etxeko ogia, parrillan egindako kalitatezko haragiak, etxeko patatak, etxeko postreak. Gaur egun 10 lokal eta food truck bat dute. Duela bi urte jaio zen food truck-a eta bi solairuko autobus ingelesa da (1966ko Bristol Lodekka) zaharberritutakoa eta jatetxe mugikor bihurtua, zeinarekin penintsula ia osoko ekitaldietara doazen. “Lantzen ditugun produktuak eskertzekoak dira food truck-arentzat eta, aldi berean, gure lokalentzako publizitatea ere sortzen dugu” dio Santiagok.


MARIA-ROAMARÍA ROA
MARKETING ETA EBENTUEN ZUZENDARIA MATEO &CO

Bi urte baino gehiago dira iada, gastronomiarekin zerikusia duten ebentu guztiak kudeatzen dituela, muntaia, produkzioa eta MadrEAT eta Bilboro Market bezalako street food proiektuen koordinazioa barne. Bestalde, ebentuetan, bere sukaldariak direnenen parte hartzea koordinatzen du.

 


DAVID-SANTINDAVID SANTÍN
SUSHI ARTIST-EN SORTZAILEA

David Santín Informatika ingeniaria da Deustuko Unibertsitatean. Karrera bukatutakoan, nazioarteko hainbat enpresaren aholkulari gisa egin zuen lan. 2010 eta 2012 artean MBA egin zuen finantza arloan Bostoneko Sawyer Business School-ean. Espainiara itzuli zenean sortu zuen Sushi Artist enpresa, zeinak 3 urtetan 12 saltoki lortu dituen. Gainera, beste jatetxeen sortzailea ere bada: Pizzeria 1 eta argentinar enpanaden 2 dendan.

2016an Bizkaired elkarteak emandako Ekintzailetza Saria jaso zuen.


Pierre-JulienPIERRE JULIEN

STREET FOOD MADRID-EN ORDEZKARIA, SIGA EL FOOD TRUCK-EN SORTZAILEA ETA FOOD TRUCKERRA “EL CAMIÓN ROSA”-N

ERPetan espezializatutako ingeniari informatikoa. 2014an zehar Pierre-Julienek bere bikote den Kim Herveteren bazkide egitea erabaki zuen (Frantziako Food Truck Trisk’An-en chef eta jabea) Frantziako gastronomia Espainiara ekartzeko bere “El Camión Rosa” Food Truck-ean eta Food Truck mugimenduaren sustatzaileen artean sartzea.

2014ko uztailaren 1ean Siga El Food Truck plataforma sortu zuen bezeroek erraz aurkitzeko Espainiako food trucks-ak.

2015 eta 2016an Espainian zehar bidaiatu ziren Frantziako gastronomia onena eskaintzeko “El Camión Rosa”-rekin eta food truck-aren mundua “Siga El Food Truck” bitartez sustatzeko.

2016 bukaeran, egun Street Food Madrid presidente denak Pierre-Julieni proposatu zion elkartearen kudeaketaz eta garapenaz arduratzea indarrak batu eta gauza bera defendatzen jarraitzeko:

  • Food Truck-en interesak defendatzea
  • Kalitatezko Street Food bat sustatzeko osasun adibide baldintza onekin
  • Madrilgo Erkidegoan indarrean dagoen legedia aldatzea.

SAN-JOSEFERNANDO SAN JOSÉ MARTÍNEZ
“SAN JOSÉ ABOGADOS” ENPRESAREN BAZKIDE SORTZAILEA

1984/89 – Lizentziatura ZUZENBIDEAN (DEUSTUKO Unibertsitatea)
1988/89 – Kanpo Merkataritzako Diplomatua (Bilboko Merkataritza Ganbera)
1990 – Masterra ENPRESA JURIDIKOEN AHOLKULARITZAN (DEUSTUKO Unibertsitatea)
1991/92 – Masterra Enpresa Kudeaketa eta Administrazioan– MBA (UPV)
1992/94 – Doktoretza Zuzenbidean (DEUSTUKO Unibertsitatea)
1994 – Diplomatura Nazioarteko Zuzenbidean (Sheffield University – U.K.)
2012/2014 – INNEVENTOREN ZUZENDARI NAGUSIA, ekimen korporatibo, kongresu eta kirol ekimenetan enpresa aditua, 12 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Iparreko merkatuan lidergo lehiarekin, ekitaldiak sortu, ekoiztu eta antolatzeko.

“San José Abogados” enpresaren Bazkide Sortzailea, Abokatuen Bulegoa, zeinak egun 9 profesional dituen.

Zuzenbide Zibil eta Merkataritza Zuzenbide Abokatu espezializatua, eta Nazioko zein nazioarteko Korporazioen Aholkularitza Juridikoan egiten du lan, bai Sozietateen mailan bai merkataritza trafikoan.

Eusko Jaurlaritzaren Kooperatiben Goi Kontseiluaren aurrean Arbitraje Pribatuan titular ere jarduten du, gatazkak konpontzeko, eta baita Kirol Arbitrajearen Epaimahaian ere dago.


gaizka

GAIZKA ASEGUINOLAZA
GRUPO IRUÑA TALDEKO KONTSEILARI DELEGATUA
GRUPO IRUÑA TALDERAREN TUCATERINGONLINE.NET WEBGUNEKO CEO

Ostalaritza alorreko profesional prestigioduna. Hotelen Zuzendaritzan trebatu zen San Pol de Mar-eko Hotel Eskolan (Bartzelona), euskara, ingelesa eta frantsesa hitz egiten ditu eta prestakuntza gehigarri zabala du.

Bere ibilbide profesionalean zehar, hainbat enpresatan aritu da lanean: Catering Gourmet Paradis (Bartzelona), Jean Claude Lacoste (Burdeos), Hotel Felipe V* – Cadena Hyatt (La Manga), Karlos Arguiñanoren Jatetxea, Café Iruña Catering, etab.

Taldeko sozietateen administrazio-kontseiluetako kide eta akziodun izateaz gain, gaur egun, Grupo Iruña taldeko Operazio Zuzendaritzaren ardura du. Halaber, Grupo Iruña taldeko tucateringonline.net webguneko CEOa da.


alfonso-santiagoALFONSO SANTIAGO
DIRECTOR GENERAL /CEO LAST TOUR


luis-rato

LUIS RATO
PORTUGALEKO STREET FOOD ELKARTEKO PRESIDENTEA ETA KIOSQUESTREETFOOD EMPRESAKO BRAND MANAGER

Kudeatzea, sortzea eta berrikuntzak egitea dira Luisen buru nekaezin eta ekintzailea elikatzen duten hiru jaiotzatiko talentuak.

Abentura-kirolen zale amorratua, ongi daki zer esan nahi duten “taldean lan egiteak” eta “maratoi bat amaitzeak”.

1993. urtean bere lehen enpresa-proiektua sortu zuen, telekomunikazioen alorrean, eta geroztik ez da gelditu.

1997an “Academia 100%” gimnasioak sortu zituen. 1995. urtean Santarém Enpresari Gazteari saria jaso zuen, besteak beste. Azken urteotan, “street food” merkatuaren hazkunde-potentziala ezagutu du eta food truck modelo berritzailea eskaintzen duen Kiosque Street Food marka sortu du. Halaber, profesionalen eskubideen babeserako Portugaleko Street Food Elkartearen aholkularia da, sektore honen ordezkaritza eta sustapena nazio mailan eta nazioartean bermatzeko xedearekin. 2017an Portugaleko Gadget eta Teknologia Elkartea (APGT) sortu du “made in Portugal” produktuen eta zerbitzuen posizionamendua hobetzeko eta produktu eta zerbitzu horiek atzerriko teknologia-merkatuetan sar daitezen errazteko.


ALFREDO-LANDETAALFREDO LANDETA
FINANTZAKETA ESPEZIALIZATUA. IPARRALDEKO LURRALDE ZUZENDARITZA. BANCO SABADELL.

Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Banku-Zuzendaritzan masterduna, Alfredok Sabadell bankuan lan egiten du, Iparraldeko Lurralde Zuzendaritzan. Banku pribatuetan, komertzialetan eta kreditu-arriskuetan aditua da, besteak beste.


2017 PROGRAMA